|
Euskarazko WEB gunea © Cila,
nuestra mascota. Realizada para nosotros por Asisko
Urmeneta, de Kukuxumusu, después de hacer un salto tándem
|
|
|
Ongi etorri!
Santa Cilia-Los Pirineos aerodromoa. Jaca (Huesca)
Gure klubak Parakaidismoarekin lotuta dagoen edozein jarduera ezagutarazi nahi du . Tandem jauziak (Tandem jauziak sailaren barruan, tandem jauzien bideo ezberdinak ikus ditzakezu), gure kirola ezagutarazteko eta ikastaroak sakontzeko, erakustaldiak enpresa, erakunde, udal eta abarrentzat, jausiera askean egindako argazkiak edozein gai sustatzeko, ezkonduko direnentzako ezkondu aurreko agurrak, etab. Halaber, publizitate kanpaina zehatzak edo zabalagoak burutu ditzakegu gure jausgailuetan propaganda eramanez edo iragarki nahiz telebista programa antolatu.Gure aerodromoa leku zoragarrian dago, Jacatik 14 km-ra, Santa Cilia-n, Aragoiko Pirineoan. Zaragozatik oso hurbil eta Parakaidismo gunerik hurbilena Iruña, Donostia, Bilbo edo Gasteizetik adibidez. Errepidez bakarrik 77 km. de Huescara, 133 km. Zaragozara, 97 km. Iruñara, 175 km. Donostiara, 239 km. Bilbora, 190 km. Gasteizera, 123 km. Pau-ra, 193 km. Leridara, 347 km. de Bartzelonara eta 442 km. de Madrilera. Sakatu hemen, non gauden zehatz-mehatz ikusteko.Guk gure herria maite dugu eta gure kirolaren bidez Aragoi eta gure ingurua den guztia ezagutarazi nahi dizuegu, hau da, Pirineoa, Jaca eta Jacetania. Sar zaitez gure webgunean eta ezagut gaitzazu, jarduera oso bitxiak ezagutuko dituzu. Bisita ezazu Egindako jarduerak (hementxe bertan sakatu). Hor burutzen ditugunak sartzen ditugu eta gertatzen zaizkigun xelebrekeriak ere, jakingo duzu nor garen eta gure Jauzigunea ikusiko duzu. Ezkerreko menua erabili eta guzti hau eta gehiago ikusiko duzu.
Oso garrantzitsua: Parakaidismoak, zuzen eta artez eginda ere, zenbait arrisku dakar eta borondatez praktikatzen duenak onartzen ditu, larrienak ere. Osasuntsu egon behar eta egoera fisiko egokia izan behar edozein motako jauziak egiteko (egiaztatua), tandem jauzirako ere (aitortua). Arrisku onartze agiria sinatu beharko da. |
Enviar correo electrónico a madominguez@paracaidismopirineos.com con preguntas o comentarios sobre este sitio WebCopyright © 2002 Centro de Paracaidismo Pirineos
|