Principal Arriba  

  Kirol lizentziak

La actividad está suspendida temporalmente

  © Cila, nuestra mascota. Realizada para nosotros por  Asisko Urmeneta, de Kukuxumusu, después de hacer un salto tándem                                                                                                     

Principal
Arriba
Federazioko lizentzien eskaria

 

 

 

 


Kirol lizentziak 2008

Aireko kirolak egiteko beharrezkoak diren lizentziak, bidaltze datatik urteko azkeneko eguna arteko balioa daukate( hiruhilabeteko lizentziak izan ezik, izenak dioen bezala hiru hilabete baterako dira eta).

“Centro de Paracaidismo de Pirineos”-ek bideraturiko lizentziak Aragoiko Aireko Kirolen Federazioak igortzen ditu. Hauek istripu asegurua, asistentzia medikoa, kururgikoa, etab. eta erantzukizun zibil aseguru bat barne ditu. Aseguruaren  bideratzea “Mutualidad General Deportiva” –rekin egiten da, erakunde honek ospe eta kaudimen handia du, erantzukizun zibilarena “HDI Internacional"  aseguru-etxearekin egin da “Aon Gil y Carvajal”-en bitartez.(Guzti hau aurretik hitzartutako polizen baldintzekin)

Gure klubarekin lizentzia berritzea edo lehengo aldiz egitea nahi baldin baduzu 125 € (143€ nazioarteko lizentzietarako) hel arazi behar diguzu. Diru kopuru hau lizentzia “autonomiko”-a bideratzeko da, honekin espainiar estatu mailan ibil zaitezke arazorik gabe, baina ezin dezakezu Espainiako Aire Kirolen Federazioak (F.A.E.) antolaturiko jardueratan parte hartu. F.A.E.-k antolatutako jardueratan parte hartu nahi baduzu lizentzia “estatal”-a beharko duzu, honetarako 20 € gehiago ordaindu beharko dituzu (ordainketa hau urteko edozein momentutan egin dezakezu).

Prezio hauetan gure “Centro”-ak informazioa ematearren eta lizentziak bideratzearren kobratzen dituen 9 € -ak barne daude. Edozein kasutan honako hauek dira gure kontu korrontera heldu behar diren diru kantitateak nahi den lizentziaren arabera:

  • Lurraldeko lizentzia (125 €)

  • Estatuko lizentzia (143€)

  • Lurraldeko lizentzia nazioarteko luzatzearekin (145€)

  • Estatuko lizentzia nazioarteko luzatzearekin (163€)

Lizentziaren ordainketa  “CENTRO DE PARACAIDISMO PIRINEOS” –ek Ibercaja de Zaragozaren 20. herri bulegoan dugun ondoko zenbakian egin behar dira diru-sartzeak: C.C.C. 2085-0121-41-03-301026-20 ( diru-sartzea egiterakoan ziurtatu zaitez nork egina den agertzen dela, honela ordainketa nork egina den jakingo dugu). Lizentzia ahalik eta arinen jasoko duzu zuk emandako helbidean. Bideratze honetarako zure datu pertsonalak guri erraztea beharrezkoa da, honetarako ondoko inprimakia erabiltzea  gomendatzen dizugu:

Aurretik Aragoiko Aireko Kirolen Federazioak igorritako lizentzia izan baldin baduzu (hiruhilabetekoa ez), gorde ezazu plastikozko txartela, ordezkatu beharrekoa etiketa itsasgarria izango delako aurten. Hiruhilabeteko soilik izan baduzu aurretik, plastikozko txartela bidaliko dizugu ere.

Kirolaren jardueraren ondorioz asistentzia sanitarioa jaso behar izatekotan (beharrik ez baduzu askoz hobe!!! ) gogoratu “Mutualidad General Deportiva”-k hitzartutako klinika batetara joan behar duzula ( bizi ala hil kasuetan izan ezik ), komenigarria da aurretik hau begiratuta edukitzea. Klinikara heldutakoan istripua nolakoa izan den azaldu eta M.G.D.-ren aseguruak barne hartzen duela azaldu behar da, honekin batera lizentzia erakutsi beharko duzu. Honela egin ezean gastu guztiak zure poltsikotik ordaintzea ekar diezazuke.

Asistentzia jaso eta gero eta ahalik eta arinen, klubean emango dizuten “istripuaren partea”  M.G.D.-ra bidali behar duzu.

Zalantzaren bat baldin baduzu zure klubarekin kontaktuan jarri edo Aragoiko Aireko Kirolen Ferderaziora deitu zuzenean (telefono zenbakia honako hau da 976 214378).

Gasturen batzuk zuk zuzenean ordaindu behar izatea gerta daiteke (ambulantzia,etab.). Hau gertatu ezkero ordaindu ezazu eta gorde itzazu ordainagiri guztiak, honela gero gastu hauen diru bueltatzea eska dezakezu.


Oso garrantzitsua: Parakaidismoak, zuzen eta artez eginda ere, zenbait arrisku dakar eta borondatez praktikatzen duenak onartzen ditu, larrienak ere. Osasuntsu egon behar eta egoera fisiko egokia izan behar edozein motako jauziak egiteko (egiaztatua), tandem jauzirako ere (aitortua). Arrisku onartze agiria sinatu beharko da.

 

Principal Arriba ¿Quienes somos? Como llegar a Sta Cilia La zona de saltos Saltos Tándem Modalidades Cursos Paracaidismo Despedidas soltero/a Precios Aeronaves Restaurante y Piscina Solicitud información Calendario actividad Alojamiento Turismo y actividades Meteorología Licencias deportivas Exhibiciones Publicidad Proyectos Actividades realizadas Enlaces

Enviar correo electrónico a madominguez@paracaidismopirineos.com con preguntas o comentarios sobre este sitio Web
Copyright © 2002 Centro de Paracaidismo Pirineos
Última modificación: 05 de febrero de 2008