|
© Cila,
nuestra mascota. Realizada para nosotros por Asisko
Urmeneta, de Kukuxumusu, después de hacer un salto tándem
|
|
| Centro de Paracaidismo Pirineos, CIF G50917673, Diputación General de Aragón-eko Kirol Elkarteen Eregistroan izena emana duen kluba da, 1.sekzioko 5107/01 zenbakiduna. Federación Aragonesa de los Deportes Aéreos (F.A.D.A.)-en erroldatua dago ere 41zenbakiarekin eta Federación Aeronáutica Española (F.A.E.)-en C151 zenbakiarekin. Centro de Paracaidismo Pirineosek bai Federación Aragonesa de los Deportes Aéreos-en eta bai Comisión Técnica Nacional de Paracaidismo-en babesa du eta Centro Escuela-tzat onartua dago. Parakaidismoko edozein ikastaro mota emateko gaitasuna du alegia. Centro de Paracaidismo Pirineos-en koadro teknikoa goi mailako irakaslez osatua dago, hauek F.A.D.A. eta F.A.E.-ko titulazio ofizialak dituzte, beste zenbait herritakoak ere eta halaber 20 urtez baino gehiagoko esperientzia; besteak beste, gaur egungo Espainako Parakaidismo Egitura Handiko Errekorraren antolaketa eta parte-hartzea, PA 2004 Espainako Txapelketa antolaketa eta abar luze bat beste hainbeste gertaeraren antolaketetan ere. Gure helbide legala hauxe duzue: Mariano Rodríguez de Ledesma, 7. Bajo A, 22700 Jaca (Huesca), halere, etorri nahi baduzu, Santa Ciliako aerodromoko gure jauzigunera (Jacatik 15 Km.-ra), jakina, jauzi dauden egunetan. Egun hauek zein diren Jarduera egutegian begira ditzakezu, ezkerreko menuan aurkituko duzu. Dena den, ona da aldez aurretik 609 401800 telefonora deitzea edozein aldaketa egon den galdetzeko. Koadro teknikoa, klubeko batzuk eta bestelako "elementu galant" batzuk
Oso garrantzitsua: Parakaidismoak, zuzen eta artez eginda ere, zenbait arrisku dakar eta borondatez praktikatzen duenak onartzen ditu, larrienak ere. Osasuntsu egon behar eta egoera fisiko egokia izan behar edozein motako jauziak egiteko (egiaztatua), tandem jauzirako ere (aitortua). Arrisku onartze agiria sinatu beharko da. |
Enviar correo electrónico a madominguez@paracaidismopirineos.com con preguntas o comentarios sobre este sitio WebCopyright © 2002 Centro de Paracaidismo Pirineos
|