Principal Arriba  

                 Jatetxea eta igerilekua       

  © Cila, nuestra mascota. Realizada para nosotros por  Asisko Urmeneta, de Kukuxumusu, después de hacer un salto tándem                                                                                                     

Principal
Arriba

 

 

 

 


Gure jauzi zonan taberna-jatetxea eta igerilekua dauzkagu, hauek aerodromora zatozten edonork erabil ditzakezuelarik, honela bertan egindako egotaldia atseginago eta errazago egingo zaizue. Jatetxean menua ala karta dituzue aukeran eta nahi izan ezkero enkarguz bazkari edo afari bereziak gerta daitezke ospakizun ezberdinetarako (ezkondu aurreko agurrak, urtebetetzeak…).

Udako egun berotsuetan aerodromoko erabiltzaileek eta jatetxeko bezeroek nahi bezala erabili dezakete jatetxearen hego-terrazan dagoen igerilekua. Modu honetan erabiltzaile,bezero eta lagunek egotaldi atseginago eta itxarote tarte laburragoak izango dituzte. Ahaztezina suertatzen zaio pertsona askori, tandem jauzi baten bitartez gure kirol hau probatzera etortzen direnei zein paraxutistak direnei saltoen arteko tarteetan, igerilekuan bainu bat hartu izana edo belartzan jarrita freskagarri bat hartu eta erlaxatzen egon izana.

Igerilekutik zein jatetxeko ipar-terrazatik aerodromoaren jarduera aeronautikoa oso gertutik ikus dezakezue. Bertatik hegazkin ezberdinen (Motordunak eta motor gabeak) aireratze eta lurrartzeak, paraxutisten hegazkinera igotzeak, paraxutisten hegaldiak eta lurrartze ikusgarriak,etab.  

 

 

Santa Ciliako aerodromoaren taberna-jatetxea eta igerilekua / Aerodromoa honela dagoenean guk jauzi egiten jarraitzen dugu. Ausartuko zinateke zu igerilekuan bainu bat hartzen?


Oso garrantzitsua: Parakaidismoak, zuzen eta artez eginda ere, zenbait arrisku dakar eta borondatez praktikatzen duenak onartzen ditu, larrienak ere. Osasuntsu egon behar eta egoera fisiko egokia izan behar edozein motako jauziak egiteko (egiaztatua), tandem jauzirako ere (aitortua). Arrisku onartze agiria sinatu beharko da.

 

Principal Arriba ¿Quienes somos? Como llegar a Sta Cilia La zona de saltos Saltos Tándem Modalidades Cursos Paracaidismo Despedidas soltero/a Precios Aeronaves Restaurante y Piscina Solicitud información Calendario actividad Alojamiento Turismo y actividades Meteorología Licencias deportivas Exhibiciones Publicidad Proyectos Actividades realizadas Enlaces

Enviar correo electrónico a madominguez@paracaidismopirineos.com con preguntas o comentarios sobre este sitio Web
Copyright © 2002 Centro de Paracaidismo Pirineos
Última modificación: 24 de junio de 2010