|
Tandem jauziak © Cila,
nuestra mascota. Realizada para nosotros por Asisko
Urmeneta, de Kukuxumusu, después de hacer un salto tándem
|
|
|
Ikastarorik gabe. Gozatu 35-45 segunduz zer den jausiera askea (caida libre delakoa) tandem irakasle aditu bati lotuta egingo duzu. Jarraian 6 minutuz hegan jausgailuaren kanpaia zabalik duzula, Aragoiko Pirineoko bista ederrak zuretzat Santa Ciliako aerodromoan. Jauziak aerodromotik 3.000 y 3.500 metrora egiten ditugu (3.700-4.200 metro itsasotik), 1.500 metrorarte jausiera askea egiten dugu, altuera honetan paraxuta zabaltzen dugu. Nahi izan ezkero, gure klubean egindako tandem jauzien bideo txiki batzuk ikus ditzakezu, honela nolakoak izaten diren hobekiago ikus dezakezu. Sakatu hurrengo loturetan gure kide den Isaac Allué-k grabatu dituen bideoak ikusteko. 1. Bideoa 2. Bideoa 3. Bideoa 4. Bideoa 5. Bideoa 6. Bideoa 7. Bideoa 8. Bideoa Tandem jauzi baten bideoa osorik (Jauzi osoa elur eta guzti) Garrantzitsua.- Mesedez, irakurri arretaz tandem jauziari dagozkion xehetasun guztiak, prezioen azpian dituzu
Tandem jauzia
ez da ikastaro bat. Jauzi bakarra da, ez dago ia aldez aurretiko
prestakuntza beharrik, 15-20 minututan jakin beharrekoak ikasten dira.
Bidaiariak jauzia zer den besterik ez du ikasi behar eta ondoren
jausiera askea gozatu.
Urte osoan zehar jauziak egiten ditugu. Urtaro bakoitzak bere xarma du. Pirineoa, gure azpian, guztiz elurtua ikustea ahaztezina da. Udan gure jausigunea ezinhobea da. Zatoz gure igerilekura. Prezioak:
Prezio hauek abisurik gabe alda daitezke
Tandem jauzia egiteko 14 urte
izan behar gutxienez (18 urteko baino gazteagoek guraso baten baimena
izan beharko dute). Ezin
da 90 kg baino gehiago izan. 80 kg.
gainetik haize egokia behar da.
Tandem jauzia egiteko
datu fitxa eta arrisku onartze agiria sinatu
beharko da.
Kirol oinetakoak behar dira (ez mendiko botak) eta ondo berotzen duen jantzi erosoa (forro polarra eta berotzeko zerbait azpian). Normalean erreserba egitean edo egun batzuk lehenago telefonoz ordu bat adosten da, eskuarki jauzia egin baino ordu bat lehenago. Erreferentzi ordu hau ez da zehatza eta ez da loteslea. Parakaidismoa kalean egiten da eta metereologiaren menpe dago. Seguritateak lehentasuna du erabat eta horrexegatik edo jauzien antolakuntza dela eta ordutegia alda daiteke, aldaketa hauek batzuetan oso nabariak izanik. Jauzia bete-betean gozatzeko aurreko gauan ondo lo egin behar da. Halaber, jauzi egunean (eta aurreko gauan ere hobeto) ezin da alkohol zipitzik ere edan. Erreserba: Tandem jauzia egiteko aldez aurretik erreserba egin behar da ondoko telefonoetara deituz: 609 060622 / 609 401800. Behin adostua, 60 € laguneko banku sarrera egin behar Zaragozako Ibercajaren 20. bulegoan Centro de Paracaidismo Pirineos izenean dagoen ondoko kontuan 2085-0121-41-03-301026-20. Garrantzizkoa: Banku sarrera egitean idatzi argi eta garbi izena, zenbat lagunek egingo duten jauzia eta adostutako data. Honela transferentzia heltzean erreserba itxi dezakegu. Izan ere, ez duzue aldez aurretik justifikagiria bidali behar baina jauzi egunean ekarri egin behar duzue. Erreserba ez da irmoa izango banku sarrera egin eta jaso arte, horrexegatik sarrera telefonoz adostutakoaren biharramunean egitea gomendatzen dizuegu. Horrela egin ezik, baliteke beste talde batek egun bera eskatzea eta aurreratzea zuk seinalea egina izan arren, agian zure data aldatu beharko duzu (horrela izanez gero beste data bat eska zenezake edo diruaren itzultzea). Esandako banku sarrera seinaletzat hartzen da eta edozein arrazoirengatik ez bazara agertzen adostutako egunean galtzen da. Sarrera egin ondoren data aldatu nahi edo deuseztatu nahi baduzu ahalik eta lasterren jakinarazi beharko duzu. Beste batek edo talde batek data hori hartu nahiko balu dirua ordainduko genizuke bestelakoan seinalea galtzen da. Akordio bategatik edo eguraldiagatik adostutako datarako jauzia deuseztazen bada hiruhilabeteko epea dago, luzaezina eta maximoa, jauzia egiteko. Edozein arrazoirengatik jauzia egin behar duenak edo dutenak ezin badute agertu seinalea galduko da betiko. Eguraldiagatik, seguritateagatik edo beste edozergatik arduradunek edo irakasleek jarduerak bertan behera utz ditzakete. Egoera honetan, aldez aurretiko erreserba dutenek beste data aukeratuko dute (libre dagoen bat eta beti hurrengo hiruhilabetearen barruan) edo seinalea oso osorik berreskuratuko dute, bestelako edozein konpentsaziori (bidaia, hotela etab) uko eginez. Guretzat seguritatea oinarria da eta beti lehentasuna izango du. Jauziaren grabaketa nahi baduzue aldez aurretik adostu behar duzue, beti ezin delako zerbitzu hau eskaini. Aerodromoaren instalazio guztiak zuretzat eta zurekin datozenentzat daude, jatetxea (menua, otartekoak, plater konbinatuak prezio egokian), igerilekua etab egun osoan zehar. Udan, ekarzu bainujantzia eta erabili gure igerilekua musutruk egun ederra izateko. Centro de Paracaidismo Pirineos-en tandem jauzia egiteko seinalea ordaintzeak gure arauak ezagutu eta onartzen dituzula suposatzen du.
Egiten duguna atsegin dugunez, egiten duguna erakustea atsegin dugu ere! Pazientzia pixka batekin azkeneko urtean egindako tandem-jauzi batzuk ikus ditzakezu, aurten 1.100 baino gehiago burutu ditugu.
Eduard Ortizek, 2004ko urriaren 9an jauzi ederra egin zuen eta irudi xelebre hau bidali digu. Eskerrik asko Eduard.
Ikastaroak, tandem jauziak, bakarkako jauziak, erakustaldiak eta abarrentzako ordainketak, jardueren gastuak berdintzeko bideratzen dira, hala nola: hegazkina, erregaia, asegurua, materialaren mantenimendua, irakasleen gastuak, nominak, pilotu eta irakasleen seguritate soziala, alokairuak etabar. Oso garrantzitsua: Parakaidismoak, zuzen eta artez eginda ere, zenbait arrisku dakar eta borondatez praktikatzen duenak onartzen ditu, larrienak ere. Osasuntsu egon behar eta egoera fisiko egokia izan behar edozein motako jauziak egiteko (egiaztatua), tandem jauzirako ere (aitortua). Arrisku onartze agiria sinatu beharko da. |
Enviar correo electrónico a madominguez@paracaidismopirineos.com con preguntas o comentarios sobre este sitio WebCopyright © 2002 Centro de Paracaidismo Pirineos
|